Sarobe Erreka bideko estolda-zuloa konpontzeko lanak egingo dira

Ekainaren 6tik 12ra Oiartzabal edo Txalaka bideak erabili beharko dituzte bizilagunek

Iturriozko Sarobe Erreka bidea itxita egongo da datorren asteartik (hilak 6) 12a bitarte, estolda-zuloaren sareta konpontzeko lanak egiteko.

Sarobe Errekako bizilagunek euren etxeetara ailegatzeko bi bide alternatibo izango dituzte egun horietan: Oiartzabal bidea (Garaño baserritik, Iturrioztik) edo Txalaka bidea (Ugaldetxoko zerradi poligonotik).

Gehigarriak

Sarobe Erreka bideko estolda-zuloa konpontzeko lanak egingo dira