Manuel Lekuona etorbidea berritzeko lanak abuztuan hasiko dira

Proiektu berean Beheko Plazako pilotalekua berrituko da

Manuel Lekuona etorbidea eta Beheko Plazako pilotalekua konpontzeko lanak hasiko dira abuztuan, xanistebanak bukatu ondoren.

Etorbideak sortzen dituen eragozpenek eraman dute Udala berritzeko erabakia hartzera: galtzada-harriak altxatu egiten dira, oinezkoei eta ibilgailuei arriskua ekarriz. Udalak mantenu lanetan gastu handia egin behar izan du, nahiz eta emaitzak ez diren behar bezalakoak.

Beraz, kale guztia (Irubidetik Makutxo bitartean) berrituko da. Oinezkoentzako bidea sortuko da beste mota bateko galtzada-harriekin eta ibilgailuentzako bidea asfaltutako da.

Beheko Plazako pilotalekua asfaltutako da

Lan hauekin batera, Beheko Plazako pilotalekua ere berrituko da. Hondarra kendu eta asfaltoa botako da. Pilotalekuaren erabiltzaileek egindako eskaeratik abiatu da Udala erabakia hartzeko garaian. Gainera, lur-mota aldatuta eremua gehiago aprobetxatzeko eta ekintza anitzak egitekoa ukera emango duela uste du Udalak.

Lanen aurrekontua 335.000 € ingurukoa da eta bi hilabeteko iraupena izango dute.

Gehigarriak

Manuel Lekuona etorbidea berritzeko lanak abuztuan hasiko dira