AISA: Herritar etorriberrientzako hastapeneko euskara eskolak Oiartzunen

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorriberrientzako hastapeneko euskara eskolak antolatu ditu

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorriberrientzako hastapeneko euskara eskolak antolatu ditu eskualdeko lau herrietan udal euskaltegiekin eta AEKrekin elkarlanean. Oiartzunen ere, AISAko euskara eskolak eskainiko dira Intxixu AEKren laguntzarekin.

Norentzat: Oiartzunera munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta Oiartzunen erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrentzat.

Helburua: Euskal Herrira, zehatzago, Oarsoaldera etorri berri diren herritarrek euskararanzko lehen hurbilpena egitea. Gerora, euskaltegien ohiko eskaintzetara urratsa egiteko moduko lehen oinarri eta bultzada izatea.

Eskolak non emango dira: Oiartzunen, Intxixu AEKn. Euskaltegiko irakasleek emango dituzte eskolak baina horrek ez du nahitaez eskolak euskaltegian emango direnik esan nahi. Eskolak emateko lekua moldatu ahal izango da, beraz, ikasleek nahi luketen beste egoitzaren batera ere.

Ikastaroaren iraupena: Ikastaroa 60 ordukoa izango da eta eskolak urriaren 2tik otsailaren 2ra bitartean emango dira, asteko lau orduko erritmoan. 

Ikastaroaren modulazioak eta ordutegia ikasleek aukeratu/erabakiko dute, ahal dela, izena emateko orduan edota, bestela, taldekatzeko deia egiten zaienean. Asteko egunak aukerak izango dituzte, asteko bi orduko bi saioa egiteko, baita, nahi izatera, larunbat goizetan lau orduko saioa egiteko aukera ere.

Matrikulatzeko epea eta modua: Irailaren 1etik 22ra (biak barne). Udalaren Euskara zerbitzua deitu edo joan beharko du: 943 49 38 42 (Fermiñene etxea, Aialde kalea, 3).

Matrikularen prezioa: Matrikularen prezioa 5 € da. Matrikularen kostuari aurre egiteko laguntzei buruzko informazioa galdetu.

Ikasturte amaieran, ikasturtearen aprobetxamendu egokia egin duten ikasleek ikastaroa egin izanaren agiri bat eskuratuko dute.

Gehigarriak

AISA: Herritar etorriberrientzako hastapeneko euskara eskolak Oiartzunen