Udako igerilekua datorren igandean itxiko da

Ostiralean denboraldi bukaerako festa izango da

Udako igerilekuaren aurtengo denboraldia datorren igandean, hilak 10, bukatuko da. Iraileko ohiko ordutegia izango du egun horretan ere: 11:00etatik 20:00etara. 

Aurretik, ostiralean (hilak 8) denboraldi bukaerako festa izango da, haurrentzat. 16:00etan uretako puzgarriak jarriko dira eta 18:00etan txokolatada eskainiko da. Eguraldi txarra eginez gero, Elorsoro kiroldegian izango da festa.

Gehigarriak

Udako igerilekua datorren igandean itxiko da