Udako igerilekuak 22.400 erabiltzaile izan ditu

Gehienak Elorsoro kiroldegiko bazkideak izan dira

Udako igerilekuaren denboraldia bukatu berri den honetan, 2017ko sasoiko datuak jaso ditugu: 22.408 erabiltzaile izan ditu zerbitzuak ekainaren 10etik irailaren 10a bitartean. Erabiltzaile gehienak (%87,42) Elorsoro kiroldegiko bazkideak izan dira.

Aurten, eguraldia ez da bereziki ongi portatu uda sasoian: ondorioz, zazpi egunetan ez da ireki udako igerilekua eta beste bost egunez, arratsaldez bakarrik ireki da.

Gehigarriak

Udako igerilekuak 22.400 erabiltzaile izan ditu