Erorketen prebentzioa lantzeko tailerra izango da datorren astean

Parte hartzeko izena eman behar da aurretik

65 urtez goitiko oiartzuarrentzako, erorketen prebentzioaren inguruko tailerra antolatu dute Udaleko Gizarte-Ongizate sailak eta herriko anbulatorioak. Hilaren 20an, asteazkena, izango da hitzaldia Elorsoro kiroldegiko bilera gelan, 17:00etan.

65 urtez goitiko herritarren artean, erorketak dira lesio gehienen iturburu. Hori dela eta, prebentzioa lantzea oso garrantzitsua da bizi-kalitatea bermatzeko.

Saioa dohainik izango da, baina saioan parte hartzeko izena eman behar da anbulatorioan: bertara joanda edo 943 00 65 05 telefonora deituta.

Gehigarriak

Erorketen prebentzioa lantzeko tailerra izango da datorren astean