Eskalada ikastaroak eskainiko dira Elorsoron, hastapen eta maila aurreratuan

Izen-ematea bihartik hilaren 28ra izango da

Elorsoro kiroldegian eskalada ikastaroak eskainiko dira hasi berria den ikasturte honetan.

Hastapen maila eta maila aurreratua eskainiko da ikastaroko hiru mailetan: Haurrak (8-12 urte); Nerabeak (13-17 urte) eta Helduak (18tik goiti). Gipuzkoako Mendizale Federazioak izendatuko ditu entrenatzaileak.

Ordu eta erdiko saioak astelehen eta asteazkenetan izango dira. Astelehenetan, 18:00etan, Haurren taldea ariko da. Astelehen eta asteazkenetan, 19:30etik 21:00etara, Nerabe eta Helduentzako saioaka izango dira. Maila horietan daudenek astean saio bat edo bi egiteko aukera izango dute (10 saioko ikastaroa -astean behin- 75 € kostako da eta 20 saioko ikastaroa, astean bitan, 140 €).

Izen-ematea bihartik (hilak 15) irailaren 28ra izango da, Elorsoro kiroldegian bertan. Iksataroak urriaren 2ko astean hasiko dira.

Gehigarriak

Eskalada ikastaroak eskainiko dira Elorsoron, hastapen eta maila aurreratuan