Hilerriko kolunbarioak erabiltzeko aukera martxan da

Errautsak gordetzeko 72 toki prestatu ditu Udalak

Urtarrilaren 1az geroztik, Oiartzungo hilerrian errautsak gordetzeko aukera eskaintzen du Udalak. Kolunbarioetako bat erabili nahi dutenek udaletxeko harreran egin behar dute eskaera, hilerriko nitxo horizontalekin egiten den modu berean.

Udalak hileta errituak eta ohiturak garai berrietara egokitzeko eman duen pausoa da kolunbarioak prestatzea hilerrian. Izan ere, geroz eta gehiago dira hil ondoren erraustearen hautua egiten duten herritarrak eta horientzako toki aproposa eskaintzea ezinbestekoa da. Momentuz, 72 kolunbario prestatu ditu Udalak.

Gehigarriak

Hilerriko kolunbarioak erabiltzeko aukera martxan da