Behemendi eta udaltzainen arteko koordinazioa da lanen oinarria
2018an liztor beltzen (liztor asiatikoa) 84 habia inaktibatu dira Oiartzunen (2017an baino 34 gehiago). Udalak bere baliabideekin aurre egin behar dio liztor beltzaren arazoari, Gipuzkoako Foru Aldundiaren protokoloak hala zehazten baitu. Oiartzunen, Behemendiren bidez deusezten dira habiak. Hauen eta udaltzainen arteko koordinazioa ezinbestekoa da habiak inaktibatzeko.
Liztor beltzen habiaren kontrako kanpaina maiatzetik abenduaren 14a arte egon da martxan. Udalak 1.230 € bideratu ditu inaktibazio lanetara.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika