Ondarearen Mahaia ostegunean elkartuko da

Oiartzungo Herri Artxiboa osatzeko egitasmoaren baitan, Ondarearen Mahaia elkartuko da datorren ostegunean (hilak 24), 18:00etan udaletxean.

Mahai honetan ondarearen inguruan lan egiten duten edo materiala izan dezaketen herriko eragile, elkarte eta norbanakoak elkartu nahi ditu Udalak. Laguntza eskaini dezaketen ordezkariak identifikatu zituen egitasmo honi forma eman zion talde eragileak eta lehen aurkezpena iazko maiatzean egin zitzaien herritar horiei.

Miren Amoriza proiektuaren koordinatzaileak Herri Artxiboa osatzeko proiektuaren lehen fasea zertan den azalduko du bilera honetan.

Gehigarriak

Ondarearen Mahaia ostegunean elkartuko da