Kontxa Murgiaren omenaldian, Galeuzka presente

Urtarrilaren 31tik otsailaren 2ra izango dira ekitaldiak

Kontxa Murgia gogora ekartzea eta omentzea Euskal Herriaren eta Galizia arteko loturak estutzeko aitzakia paregabea izan da urtero Oiartzunen.

Aurten ere, Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok indarrak batu dituzte eta datorren asteburuan (urtarrilaren 31tik otsailaren 2ra) hitzaldiak, emanaldi poetikoak eta Kontxa Murgia zenari lore-eskaintza (haren jaiotetxean, gaur egun Manuel Lekuona biblioteka dena) izango dira Oiartzunen.

EGITARAUA:

Urtarrilak 31, osteguna: Xose Estevez historialariaren hitzaldia: Galeuzka, periferiaren errebolta. Udaletxeko areto nagusian, 19:00.

Otsailak 1, ostirala: Poesia errezitaldi musikatua, euskaraz eta galegoz. Errezitatzaileak: Xose Estevez, Antton Kazabon eta Xabi Strubell. Musikariak: Haizea Lekuona, Oihane Mitxelena eta Edurne Saizar. Udaletxeko areto nagusian, 19:00.

Otsailak 2, larunbata: Kontxa Murgiari omenaldia. Manuel Lekuona bibliotekan, 18:00.

 

Gehigarriak

Kontxa Murgiaren omenaldian, Galeuzka presente