Martxelina Lasak 100 urte bete ditu

Atzo, alkatearen bisita jaso zuen Petra Lekuonan

Martxelina Lasa Etxeberriak 100 urte bete zituen atzo. Hori dela eta, Jexux Leonet alkatea herriaren izenean zoriontzera eta lore-sorta oparitzera hurbildu zitzaion Petra Lekuona zaharren egoitzara (gaur egun bertan bizi da).

1919ko urtarrilaren 27an jaio zen Martxelina Lasa Ugaldetxo auzoko Itxatxo baserrian. Zalakain errementarirarekin ezkonduta, Altzibarrera joan zen bizitzera, Herreronera.  Sei seme-alabaren ama izan da. Atzokoan, etxekoak ere ondoan izan zituen eguna ospatzeko.

Urte askoan, Martxelina!

Gehigarriak

Martxelina Lasak 100 urte bete ditu