Ttikienentzako ipuin-kontaketa, astelehenean

Saioa Abaraxka ludotekan izango da

Datorren astelehenean (hilak 11), bi eta hiru urteko haurrentzako ipuin kontaketa izango da, Manuel Lekuona bibliotekak antolatuta.

Lur Korta arituko da kontalari lanetan. Oraingo honetan, Abaraxka ludotekan izango da saioa, familia eremuaren egunarekin bat eginez.

Ohi bezala, 17:00etan hasiko da saioa. Ordutegia errespetatzeko eskatzen da eta kontuan hartzeko saio honetan, ume bakoitzarekin gehienez heldu batek geratu ahal izan duela kontaketan.

Gehigarriak

Ttikienentzako ipuin-kontaketa, astelehenean