Iazko lanen berri eman eta aurtengo beharrak identifikatuko dira
Larre Planaren batzarra izango da datorren larunbatean (hilak 30), 10:30ean Manuel Lekuona bibliotekan. Batzarreko puntu nagusiak iaz egindako mendi-lanen berri ematea eta aurtengo beharrak jasotzea izango dira.
Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak bilduko dira Oiartzungo Ganaduzaleen Elkarteko kideekin. Batzarra hiru erakundeetako ordezkariek prestatu dute, elkarlanean.
Larre Plana Oiartzungo mendi publikoen mantenu eta garbitasunaz arduratzeko dago martxan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika