Maiatzaren 31 izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna
2019ko xanistebanak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du Udaleko Kultura sailak. Bost sari banatuko dira: kartel irabazlea (600 €); oiartzuar onena (300 €; kartel irabazlearen bera bada, bigarren oiartzuar onenarentzat); bi akzesit (bakoitza 50 €koa) eta, haur eta gaztetxoen lanak sustatzeko, 100TZE Sormen Espazioan urtebeterako matrikula.
Oinarriak hauek dira:
1) Kartelaren neurria 70x50 zentimetro izango da.
2) Teknika librea izango da.
3) Karteleran derrigorrez XANISTEBANAK 2019 agertuko da.
4) Lehiaketan edonork parte har dezake eta bakoitzak original bat baino gehiago aurkez ditzake.
5) Originalak kartelen formato konbentzionalei egokiturikoak izango dira, karton pluma edo kartulina gogorrean entregatuko dira eta inprimatzeko modukoak izango dira.
6) Parekidetasuna bermatzeko, genero-berdintasunaren irizpidea txertatzeko deia egiten da. Epaimahaiak kontuan hartuko du irizpide hau.
7) Lanak Oiartzungo udaletxean (Doneztebe plaza z/g) aurkeztu behar dira maiatzaren 31ko eguerdiko 13:00ak baino lehen, egilearen izenik gabe eta kartazal itxi batekin. Kartalazaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta langabetua bada, froga-agiria aurkeztuko beharko ditu.
8) Epaimahaia Oiartzungo Jai Batzordeak osatuko du eta bere erabakia ukaezina izango da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika