Mikel Lopez Abittuko orientatzailea izango da gidaria
Erorketak saihesteko tailer praktikoa antolatu dute Udalak eta Abittu egitasmoak, 65 urtez goitiko herritarrentzat. SAioa Elorsoro kiroldegiko bilera gelan izango da datorren asteazkenean, hilak 10, 17:00etan.
Mikel Lopez Abittuko orientatzailea izango da tailerraren gidaria: erorketak saihesteko aholku praktikoak emango ditu eta zenbait ariketa erraz landu.
Tailerrean parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman beharrik, baina informazioa nahi duenak Gizarte-Ongizate sailarekin harremanetan jarri daiteke 943 49 05 52 telefonora deituta.
Ostegunean ere, beste saio bat
Ostegunean ere, hilak 11, tailer praktikoa izango da, kasu honetan goizez: 10:00etatik 11:00etara.
Saio honetara joateko, baina, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako Gizarte-Ongizate sailera deitu beharko da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika