Aldez aurretik izena eman behar da doako tailerrean
Autodefentsa ikastaroa izango da hilaren 18an (larunbata) Maitena Monroy fisioterapeuta eta ekintzaile feministaren eskutik. 14 goitiko edozein emakumek parte hartu dezake saioan.
Zortzi orduko tailerra izango da, elebitan, 10:00etatik 19:30era, eguerdian atseden tartearekin.
Tailerra dohainik izango da baina aurretik izena eman beharko da, udaletxean edo on-line tokia mugatua delako (20 lagun). Izena emateko azkeneko eguna hilaren 16a (osteguna) izango da.
'En Femme' dokumentala eta solasaldia
Honez gain, hilaren 20an (astelehena) En femme dokumentala emango da, udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Ondoren, Alba Barbé i Serra filmaren zuzendariarekin tertulia izango da (gazteleraz).
Maiatzaren 19a Gay-les-trans Despatologizazioaren Nazioarteko Eguna da. Horren harira, Bartzelonako cross-dresser mugiamendu buruzko dokumental hau aurkeztuko da herrian, genero-identitatea eraikitzeko modu ezberdinak bistan jartzeko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika