'Oporrak bakean' pasatuko dituzte sei haurrek Oiartzunen
Oporrak bakean programaren baitan, uda Oiartzunen pasatuko dute Saharako errefuxiatu guneetako sei haurrei harrera egingo zaie igandean, hilak 14, Landetxe plazan. Olaia Lasa Gizarte-Ongizate zinegotzia ere bertan izango da.
Udalak bere gain hartzen du Oporrak bakean programan parte hartzen duten haur errefuxiatuak herrira ekartzeko bidaia. El Watan elkartea arduratzen da haurrentzeko familia bolondresak topatzeaz.
Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu guneetako uda gogorretik atera eta haien osasuna hobetzea da Oporrak bakean programaren helburu nagusia.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika