Euskara ikastea doakoa izango da oiartzuarrentzat

B2 maila arte %100a finantzatuko du Udalak

Oiartzungo Udalak 2019/2020 ikasturtean B2 maila arteko euskara ikasketak %100ean finantzatuko ditu. Alegia, euskara ikastea doakoa izango da ikasturte honetatik aurrera oiartzuarrentzat.

Laguntza jasotzeko baldintzak euskaltegi homologatu batean izena ematea; Oiartzunen erroldatua egotea eta euskara eskoletara %85eko asistentzia frogatzea izango dira.

B2 mailatik goitiko ikasleentzako, orain arte bezala, beka sistema mantenduko du Udalak: ikasturtearen %70a arte ordainduko die, baldintzak betez gero.

Laguntzaren erdia ikasturte hasieran emango du Udalak eta gainerakoa, ikasturte bukaeran, asistentzia justifikatu ondoren.

Gehigarriak

Euskara ikastea doakoa izango da oiartzuarrentzat