14 puntuko gai zerrenda landuko da
Datorren asteazkenean, hilak 30, urriko ohiko udaltzabarra izango da, 19:00etan.
Hauxe izango da zinegotziek landuko duten gai-zerrenda:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) 2019ko Oiarrtzungo Udaleko lanpostuen zerrenda eta plantilla aldatzea.
3) Zarata eta dardaretatik Babesteko Udal Ordenantza legedi berrira egokitzea eta behin betikoz onartzea.
4) Oiartzungo Landetxe plazako zerbitzu anitzeko udal ekipamenduaren proiektuko, 1. fasea: eraispen proiektuaren eta 3 fasea: oinarrizko eta gauzatze proiektuaren lanen esleipen proposamena.
5) Oiartzungo Udalak egindako zerga ikuskaritza-espedientearen aurkea Saltoki SLk jarritako errekurtsoaren epaiaren exekuzioa.
6) 2019ko gestio planaren onarpenerako Oiartzungo Udala eta Oarsoaldea SAren arteko lankidetza hitzarmenaren onarpena eta 2. eta 3. hiruhilekoen ordainketa.
7) Oiartzungo Udala eta Killirikupe elkartearen lankidetza hitzarmena.
8) Oiartzungo Udala eta Helta elkartearen arteko lankidetza hitzarmena.
9) 2020. urteko taxi zerbitzuaren tarifak onartzeko proposamena.
10) Gizarte eta Ekonomia sailen dokumentazioa xahutzeko proposamena.
11) Beste ekitaldietako isunak baliogabetzea.
12) 2019ko hirugarren hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioa, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruntzaintzaren egoeraren berri ematea.
13) Beste organoen jardueraren jarraipena.
14) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika