19 puntu landuko dira
Azaroko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean, hilak 27, arratsaldeko 19:00etan.
19 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek. Hauxe:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) 2020 ekitaldiko uda aurrekontua hasieraz onartzea.
3) ELA sindikatuaren mozioa, Petra Lekuona egoitzako langileen lan-baldintzei buruzkoa.
4) Oiartzungo Merkatarien Elkartearen mozioa, Zaldunborda Gainako partzelazioari buruzkoa.
5) Udal etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroa arautzeko Ordenantzaren aldaketa.
6) Oiartzungo udalerrian hiri-garbiketako eta hiriko hodakinen bilketa eta garraioko zerbitzua kontratatzeko espedienteari ekitea, prozedura ireki eta erregulazio harmonizatu bidez.
7) Lintzirin poligonoan zerbitzu bidea eraiki ondoren lurren soberakinak bertako enpresei uztea.
8) Altzibar auzoko ALT-2D Kontzeju-Txiki eremuari dagozkion Udalaren aldeko zesioak onartzea.
9) Oiartzungo Udalean datu babesaren politikak zehazten dituen hainbat dokumentu onartzea.
10) 2020 ekitaldian Oiartzunen aurreikusitako kultur ekitaldiak antolatzeko diru-laguntzak banatzeko oinarriak onartzea.
11) Oiartzungo Udala eta Lartaun Txistularien arteko hitzarmenaren onarpena.
12) Oiartzungo Udala eta Girizia Mendizale Elkartearen arteko hitzarmena onartzea.
13) Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak onartutako 2017rako tarifen aurka tartekatutako helegitearen harira emandako epaiaren berri ematea.
14) 2019 urteko ordainsarien igoera.
15) 2018 urteko arrazionalizazio plana aldatzea.
16) 2020 urteko lanpostuen zerrenda eta plantilla onartzea.
17) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
18) Beste organoen jardueraren jarraipena.
19) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika