Oiartzungo Udalak eta Helduen Tailerrak (HELTA) elkarteak lau urterako elkarlan hitzarmena berritu dute. Olaia Lasa Gizarte-Ongizate zinegotziak ordezkatu du Udala eta Maider Kalonje lehendakariak HELTA.
HELTA duela 21 urte sortu zen, emakumeen ahalduntzean aritzeko. Helduentzako -emakume zein gizon- tailerrak eskaintzen ditu ordutik. Udalak eta taldeak berritu duten hitzarmena dela eta, datozen lau urteetan Karaezko kaleko 2. zenbakiko udal lokala erabiltzeko aukera izango du HELTAk eta urtean 20.000 €ko diru-laguntza jasoko du.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika