13 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek
Otsaileko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean (hilak 26). Ohi bezala, saioa irekia izango da, 19:00etan hasita. 13 puntuko gai zerrenda landuko dute zinegotziek:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) Lanbarren Parke Logistikoa SA erakundean udal ordezkaritzan akats zuzenketa.
3) Oiartzungo Udala eta UEMAren arteko hitzarmenaren onarpena.
4) Oiartzungo Udala eta Arraztalo Elkartearen arteko hitzarmenaren baitan, Arraztalo elkarteari 2020ko diru-laguntzaren onarpena.
5) Oiartzungo Udalaren eta Gipuzkoako Entomologia Elkartearen arteko hitzarmenaren onarpena.
6) Oiartzungo udal mugapean bidaiarien hiri-garrio zerbitzuaren -Xorrola autobusa- kontratu aldaketaren onarpena.
7) Oiartzungo udalerrien hiri-garbiketako eta etxe hondakinen bilketa eta garraioko zerbitzuaren kontratuaren luzapena onartzea.
8) 2020an Oiartzunen aurreikusitako kultur ekitaldiak antolatzeko herriko elkarteei diru-laguntzak banatzea eta ordainketak onartzea.
9) 2020an Oiartzungo kirol kluben eta elkarteen funtzionamendurako eta jarduna sustatzeko diru-laguntzak onartzea.
10) 2019ko laugarren hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.
11) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
12) Beste organoen jardueraren jarraipena.
13) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika