Karrikako Iturburu etxea fumigatu berri du Udalak, aurreko udaberrian egin bezala. Datozen hilabeteetan eraikinaren egoeraren jarraipena egingo da. Iturburu etxea (haur eskolaren egoitza zena), udal jabetzakoa da.
Karrikako auzotar batzuk kexu dira azken urteetan euli-kopurua hazi delako omen delako auzoan. Hori dela eta, egoeraren azterketa egin zuen Udalak iaz eta Iturburu fumigatzeko erabakia ere hartu zuen. Aurten, egoeraren jarraipena egiten segituko du Udalak.
Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika