Jexux Leonet alkatearen mezua herritarrei

COVID-19ak eragindako larrialdi egoera eta konfinamendua dela eta, azken hilabetean elkar ikusteko aukerarik ez dugu eduki oiartzuarrok eta, momentu hauetan, Jexux Leonet alkateak mezua bidali nahi izan die herritarrei.

Egoera gogorra bizitzea egokitu zaigun honetan, elkar zaintzea duen garrantzia nabarmendu eta animo mezua bidali nahi izan du.

Bestela, Oiartzungo Udala herritarre laguntzeko dagoela gogora ekarri eta lanean ari dela jakinarazi nahi izan die herritarrei.

Gehigarriak

Jexux Leonet alkatearen mezua herritarrei