Gizarte-Ongizate zerbitzuek Behemendirekin elkarlanean martxan duen Bidez Bide egitasmoa martxan jarri da berriz ere. Bidez Bide landa eremuan bizi diren adineko jendea edo mugikortasun arazoak dituztenak zerbitzuetara hurbiltzeko (enkargutara edo medikutara, adibidez) zerbitzua da.
COVID-19ak eragindako larrialdi egoera dela eta, bertan behera geratu zen zerbitzua martxoaren 13an. Joan den astetik, berriz zerbitzua martxan jarri da. Zerbitzu honen beharra duten erabiltzaile berririk balego, Gizarte-Ongizate sailarekin jarri beharko dute harremanetan (telefonoa: 943 49 05 52).
Arratsaldeetan, aisialdirako Bidelagun zerbitzua eskaintzen zuten landa eremuan Udalak eta Behemendik. Zerbitzu honek etenda jarraitzen du larrialdi egoerarengatik.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika