Udalak Angeluko hilketa matxista salatu du

Gaurko mugimendu feministak antolatu duen lapiko-jotze zaratsuarekin bat egin dute Oarsoaldeko udalek

Emakume bat erail du gizon batek, haren senarrak, Angelun (Lapurdi). Ondoren, gizonak bere buruz beste egin du. Aurten Euskal Herrian hil duten laugarren emakumea da; bigarrena konfinamendu aldian.

Gertakari larri hori dela eta, Oarsoaldeko udalek bat egingo dugu Oarsoaldeko mugimendu feministek, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako erantzun protokoloa jarraituz, maiatzaren 8an (gaur) 19:00etan deitu dituen kazerolada zaratatsuetarako deialdiarekin. Bizi dugun larrialdi egoera dela eta, bakoitzaren balkoi eta leihoetara atera, eta burrunba egin dezagun. Gainera, dei egin dute egunean zehar kalera ateratzean petoa janzteko hiltzen gaituzte eta/edo beste emakume bat eraila gisako mezuekin.

Gertakari hau dela eta, jendaurrean eta ahobatez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Oarsoaldeko udalek familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiago ez!

Gehigarriak

Udalak Angeluko hilketa matxista salatu du