Etxebizitza Bulegoa astelehenean irekiko da berriz

Oarsoaldea Garapen Agentziako zerbitzuak aurrez aurreko arreta eskaintzen hasiko dira

Datorren astelehenean (ekainak 1) Oiartzungo Etxebizitza Bulegoa aurrez aurreko arreta eskaintzen hasiko da berriz. Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziako bulegoek ematen dituzten beste zerbitzuek ere ateak irekiko dituzte, baina ohiko funtzionamendua aldatuz, erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko.

Horretarako, Oarsoaldeak eta agentziaren bulegoak bisitatzen dituzten erabiltzaileek prebentzio-neurri batzuk hartu beharko dituzte:

- Ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea bulegoetan pertsonen fluxua kontrolatu ahal izateko.

- Derrigorrezkoa da musukoa jarrita bertaratzea.

- 1,5-2 metroko distantzia soziala mantentzean.

- Bulegoko sarreran itxarongo da, ilaran, Oarsoaldeko langile batek txanda adierazi arte.

Etxebizitza Bulegoaz gain, Oarsoaldea Garapen Agentziak eskaintzen dituen zerbitzu hauek ere irekiko dira:

- Enplegu zerbitzua

- Kontsumitzaileentzako Informazio Zerbitzua

- Hiri-berriztapen zerbitzua, birgaitzeko dirulaguntzak kudeatzeko

- Enpresei bideratutako zerbitzua

- Ekintzaileei bideratutako zerbitzua

- Errenteriako Turismo Bulegoa

Jendaurreko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da. 

COVID19ak sortutako egoerak eta birusari aurre egiteko osasun-jarraibideek egunerokotasuna aldatu dute. Gomendio nagusietako bat beharrezkoa ez den edozein joan-etorri saihestea da. Hori dela eta, Jexux Leonetek, Oarsoaldea garapen Agentziako presidente eta Oiartzungo alkateak, ahal den neurrian telefonoa eta bide telematikoa erabiltzea gomendatzen du. Zerbitzua ahal den neurrian telematikoki egingo da, eta aurrez aurre beharrezkotzat jotzen diren kasuetan bakarrik, beti ere segurtasun neurri egokiak hartuta. 

Gogoraratzen dizuegu COVID19 Laguntza Zerbitzua eskuragarri dagoela, edozein kontsulta egin edo zalantzak adierazteko nahiz dirulaguntzen kudeaketan laguntza eskatzeko.

www.covid19oarsoaldea.com

telefonoa: 943 49 41 29

Whatsapp: + 34 943 49 41 29

Gehigarriak

Etxebizitza Bulegoa astelehenean irekiko da berriz