10 puntuko gai-zerrenda landuko da
Datorren asteazkenean, uztailak 1, ohiko udalbatzarra izango da. Ohikotasunera bueltatuz, arratsaldez izango da saioa (19:00etan), aforoak errespetatuz berriz ere herritarrek bertaratu ahal izateko (udaletxeko areto nagusiko aforoa 58 lagunekoa da momentu honetako osasun neurriak errespetatuz).
10 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek. Hauxe:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) 2019ko Kontu Orokorraren onarpena.
3) Udal lanpostuen zerrendaren eta plantilla organikoaren aldaketaren onarpena.
4) Oiartzungo udalerrian hiri-garbiketako eta etxeko hondakinen bilketa eta garraioko zerbitzu-kontratuaren amaiera eta kontratuari atxikitutako ondasunak eta gainerako elementuen itzulketa.
5) Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerileku udal instalazioen emakida bidezko zerbitzu publikoaren kudeaketaren kontratua eteteko erabakien berri ematea, Alkateak premiazko eskumena egikarituz hartutakoa COVID19ak eragindako alarma-egoera deklaratzearen ondorioz.
6) Lanbarren eremu logistikoa garatu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Udalaren errepide sarean izandako aldaketak erregularizatzeko lursailen zesioak.
7) COVID19ak eragindako ondorioei aurre egiteko Udal Ikastola Partzuergoari ekarpen berezia egitea.
8) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
9) Beste organoen jardueraren jarraipena.
10) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika