Fermiñene etxeko teilatua berritu da

Hezetasun arazoak konpontzeko egin dira lanak

Fermiñene eta Arizmendi-enea etxeetako hezetasun arazoak konpontzeko lanak egin ditu uda honetan Udalak. Horretarako, Fermiñene etxeko teilatua aldatu da. Txapazko teilatua jarri da eta izkinak ere berritu dira, uraren hoditeria aldatzeko.

Lan hauekin bi eraikinetako hezetasun arazoak konponduko lirateke. Era berean, Fermiñene etxea margotzeko baliatu da aukera.

Udalak 30.196,94 € bideratu ditu lan hauetara. 

Gehigarriak

Fermiñene etxeko teilatua berritu da