Udako igerilekua igandean itxiko da

Udalak lurra berritu du denboraldi honetarako 

Datorren igandean (hilak 13) itxiko da udako igerilekua aurtengoz. Honenbestez, ezohikoa izan den 2020ko uda honetako azken aukera izango da udako igerilekuaz gozatzeko (eguraldi iragarpen ezin hobea dago astebururako, gainera).

COVID19ak eragindako larrialdi egoera dela eta, aurtengoa ez da denboraldi bukaerkao festarik ospatuko. Hala ere, ohiko ordutegian (11:00etatik 20:00etara) eta eskaintzen dituen zerbitzu guztiak eskainiko dira azkeneko egunean.

Igerileku ondoko lurra, berritua

Denboraldi honetan, COVID19ak behartuta hartu behar izan diren neurriez gain, aldaketa nabarmena izan du udako igerilekuak, igerileku bazterreko lurra berritu baita.

Udaberrian bi hilabetez egin ziren lanak, igerilekua erabiltzaileentzako prestatzeko. Izan ere, igerilekuen arautegi berria osatu zuen Eusko Jaurlaritzak eta udako igerilekua horretara moldatzeko egin ditu lanak Udalak.

Guztira, 30.342,95 €ko inbertsioa egin du Oiartzungo Udalak azpiegitura honetan. 

Gehigarriak

Udako igerilekua igandean itxiko da