Bi igandetan familia jolasa egingo da
Irailaren 13an eta 27an (igandeak), familian goiz dibertigarriak pasatzeko plan ezin hobea izango da Arditurrin. Bertako inguruan zehar barreiatutako frogak bilatu beharko dituzte bisitariek Iparra galdu gabe ibiltzeko, Arditurri parketxetik abiatuz.
Anima zaitezte Aiako Harria Parke Naturalean barrena ibilbide paragabe bateko bitxikeriak ezagutzera eta gozatzera!
Hasiera ordua: 10:00-12:00 (txandak 20 minuturo)
Abiapuntua: Arditurri parketxea
Hizkuntza: Elebitan
Prezioa: 3 € (familia ugarietan, kide bat doan).
Jarduera guztietan COVID19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira.
- Talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz.
- Eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa dugu.
- Eraman musukoa.
Informazio gehiago:
Arditurri parketxea
943 49 50 96/688 89 50 68
arditurri@gipuzkoanatura.eus
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika