Talde iraunkorrak sortuko dira zikloka
Abaraxka ludotekak hilaren 19an irekiko ditu ateak. Ikasturte hau COVID19ak eragin duen osasun larrialdi egoerara egokituta hasiko da. Izen-ematea dagoeneko martxan dago. On-line egin beharko da, hilaren 12a arte (gaur zortzi).
Aste osoan Oiartzunen erroldatutako edo ikasten duten LHko haurrentzako eskaintza egingo du Abaraxka ludotekak. Astelehenetik ostiralera, 16:30-19:00 izango da aisialdi zerbitzuaren ordutegia. Ludoteka zerbitzua dohainik izango da.
Talde iraunkorrak sortuko dira
Talde iraunkorrak osatuko ditu Abaraxka ludotekak haurrentzako. Zikloka funtzionatuko dute, ludotekako burbuilak osatuz. LH 1-2 mailetako ikasleak hartuko ditu ludotekak astelehen eta asteazkenetan; LH 3-4koak, asteartea eta ostegunetan; eta LH 5-6 mailakoka, ostiraletan.
Haur bakoitzak berari dagokion zikloaren egun eta ordutegian joan ahal izango du ludotekara.
Aforoa murriztea izan da COVID19ak eragin duen aldaketa nabarmenetako bat. Hori dela eta, 13 haurreko taldeak osatuko dira Abaraxka ludotekan. Izen-ematea handiagoa bada, itxaron zerrenda sortuko da eta bajak egonez gero, ludoteka zerbitzua erabiltzeko aukera izan dezaten haur horiek ere.
Hilaren 16a arte, aisialdi eskaintza digitala egingo du Abaraxka ludotekak www.gazteoiartzun.net-en, edonorentzat.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika