14 puntuko gai-zerrenda landuko da
Otsaileko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean, hilak 24, 18:00etan.
14 puntuko gai zerrenda hau aztertuko dute zinegotziek:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) 2020 urteko likidazioaren berri ematea.
3) LAN1B eremuaren hiri antolakuntzarako Plan Bereziaren behin betiko onarpena.
4) 2021 urtean Oiartzungo kirol klubek edo elkarteek funtzionamendu gastuetarako eta beraien jarduna sustatzeko dirulaguntzak banatzeko oinarrien irizpideak.
5) 2021ean Oiartzunen aurreikusitako kultur ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak herriko elkarteei banatzeko eta ordaintzeko proposamenaren onarpena.
6) Oiartzungo Udala eta Arraztalo Elkartearen arteko hitzarmenaren baitan, Arraztalo Elkarteari 2021eko dirulaguntzaren onarpena.
7) Oarsoaldea SAri 2020ko dirulaguntzaren 4. hiruhilekoaren %80aren ordainketaren onarpena.
8) Altzibarko urbanizazioa gauzatu ahal izateko 2021 urteko gastua eta 2022 urteko konpromiso-kreditua onartzea.
9) 2020 urtean Oiartzungo Udalak eman dituen dirulaguntzen berri ematea.
10) 02/2021 Kreditu aldaketa onartzea.
11) Beste ekitaldietako ordanaigiriak baliogabetzea.
12) 2020ko laugarren hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.
13) Beste organoen jardueraren jarraipena.
14) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika