Lurbizi egitasmoak Landaola saria jaso du

Gipuzkoako landa garapenerako elkarteen federazioak erakunde publikoen proiektuen artean azpimarratu du Oiartzunen lehenengo sektorea sustatzeko egitasmoa

Oiartzungo Udalak Landaola saria jaso du gaur, Lurbizi egitasmoarengatik. Kandaola sariak Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak ematen ditu, Gipuzkoako landa garapenerako proiektuak errekonozitzeko. On-line izan da sari banaketa, COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerarengatik.

Aurtengoa Landaola sarien laugarren edizioa izan da eta erakunde publikoek sustatuko ekimenen artean, Lurbizu saritu dute lau hautagairen artean.

Lurbizi lehenengo sektorea sustatzeko Oiartzungo Udalaren plana da. 2016an jarri zen martxan, herriko lehen sektoreari buruzko azterketa egin ondoren. Besteak beste, Lurbizi egitasmoari esker Makutsoko baratzeak (Elika kooperatibak eta Arraztalo elkarteak ustiatzen dituztenak), Labore Oarso edota Larremotx gaztandegia lagundu dira.

Jexux Leonet alkateak Udalaren izenean Landaola sariarengatik eskerrak eman ditu. "Oiartzungo Udalarentzako lehenengo sektorea garrantzitsua da, eta kontziente gara zailtasun asko dituen sektorea dela. Horregatik, Oiartzunen lehenengo sektorean aritu nahi dutenek jakin dezatela Lurbizi egitasmoaren eta Udalaren laguntza izango dutela".

Gehigarriak

Lurbizi egitasmoak Landaola saria jaso du