Apirilaren 13a arte, on-line
Oiartzungo VI. Kirol Saria jasotzeko hautagaiak bilduko diru Udaleko Kirol sailak. Kirol arloan egindako ibilbidearengatik, lortutako emaitzengatik edo Oiartzunen kirola sustatzen egindako lanarengatik nabarmendu diren oiartzuarrak eskertzea da helburua.
Proposamenak egiteko epea apirilaren 13a arte egongo da irekita. Aurten, on-line bakarrik izango da proposamenak egiteko aukera.
Kirol Saria jasoko duena nor izango den Oiartzungo Udalak eta herriko kirol elkarteek osatzen duten batzordeak erabakiko du.
Aurten, maiatzaren 8tik 15era izango da Kirol Astea eta egitarauaren barruan banatuko da Kirol Saria (maiatzaren 14an).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika