Aldez aurretik izena eman beharko da Turismo Bulegoan
Bihartik aurrera, apirilean eta maiatzean asteazkenero San Esteban elizan, haren historia eta kuriositateak ezagutzeko aukera izango da bisita gidatuen bidez. Joxe Mari Mitxelenak egingo ditu gidari lanak.
Bisitak doakoak izango dira, baina aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa izango da. Biharko saiorako, Oiartzungo Turismo Bulegoan eman behar du izena (Fermiñene, 2; 943 50 89 12 edo turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus).
Datorren astetik aurrerako bisitetarako, Errenteriako Turismo Bulegoan eman beharko da izena (943 49 45 21/turismoa@oarsoaldea.eus).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika