18 puntuko gai-zerrenda landuko da
Apirileko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean (hilak 27). Batzarra 18:00etan hasiko da eta irekia izango da, udaletxeko areto nagusiaren aforoak errespetatuz. 18 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek.
Hauxe:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) EH Bildu udal taldeak bereganatutako eukalipto landaketen moratoria izeneko Naturkonen mozioa.
3) EH Bildu udal taldeak bereganatutako "Laikotasuna helburu. Berdintasuna bermatu, askatasuna bermatu: laikotasuna" izeneko mozioa.
4) 2021 urterako Oiartzungo Udaleko Arau-Planaren onarpena.
5) Oiartzungo udal hilerriaren eta beilatoki-zerbitzuaren funtzionamendua arautzeko Erregelamenduaren hasierako onarpena.
6) 2021 urteko Kontratazio Planaren onarpena.
7) Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean aritzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza-hitzarmen markoaren onarpena.
8) Artikutza bidea 26an dagoen Haize Gain baserriaren emakida arautzeko Gipuzkoako Foru Aldundia eta Oiartzungo Udalaren arteko akordioaren onarpena.
9) Lanbarren poligonoaren garapenerako eraikitako GI-3632 errepidearen eustorma konpontzeko Gipuzkoako Foru Aldundia, OIartzungo Udala eta Lanbarren Parke Logistikoa SAren arteko hitzarmenaren onarpena.
10) Oiartzungo ikastetxeei 2021/2021 ikasturteko E1 Eskola Kirola, Eskola Pilota, Muittu! eta eskola ordugaineko ekintzen koordinazio egitasmoak sustatzeko hitzarmenen onarpena eta dirulaguntzen ebazpena.
11) Hainbat programa gauzatu ahal izateko Udala eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearen arteko hitzarmenaren baitan, 2020ko memoria eta kitapena aurkeztea eta 2021eko ekarpena onartzea.
12) 2021 urtean Udalak onartutako kirol dirulaguntzen harira kirol-kluben eta elkarteen funtzionamendurako gastuen eskaeren ebazpena.
13) 202ko Finantza Kontrolerako Planetik eratorritako txostenaren eta ekintza planaren berri ematea.
14) Kontabilitatean onartutako hainbat eskubide baliogabetzea.
15) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea eta hala dagokionean diru-kopuruak itzuli edota ordezko agiri zuzenak igortzea.
16) 2021eko lehen hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.
17) Beste organoen jardueraren jarraipena.
18) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika