Trebakuntza saioak Oiartzungo enpresentzat

Telefonoz hobeto aritzeko eta mezu elektronikoak idazten trebatzeko ikastaro bana antolatu du Laninek

Lantokiko ohiko jarduna trebatzeko asmoz prestatu ditu ikastaroak LANIN egitasmoak, Oiartzungo enpresa txiki eta ertainean euskararen erabilera normalizatzeko egitasmoak.

Ez presentzialak izango dira: edukia online emango zaie, eta urruneko saio bat izango dute irakaslearekin. Ikastaroetarako gutxieneko maila eskatuko zaio ikasleari.

Telefonoz hobeto aritzeko ikastaroa (A2-B1)

Helburua: euskarazko deiak jasotzen direnean, nola jokatu ikastea eta hizkuntza-irizpideak ezagutzea.

Egutegia: maiatzaren 10etik 14ra. Urruneko konexioak maiatzaren 11n eta 14an.

Izena emateko azken eguna: maiatzaren 3a. Mezu elektronikoak (B1-B2)

Mezu elektronikoak (B1-B2)

Helburua: mezu elektronikoak idazten trebatu

Egutegia: maiatzaren 12tik 21era. Urruneko konexioa maiatzaren 20an.

Izena emateko azken eguna: maiatzaren 5a.

Ikastaroetan parte hartu nahi baduzu, ikastaroari dagokion galdetegia bete:

Telefonoz hobeto aritzeko

Mezu elektronikoak

 

LANIN EGITASMOAren bloga

Gehigarriak

Trebakuntza saioak Oiartzungo enpresentzat