12 puntuko gai-zerrenda landuko da
Asteazkenean (hilak 26), maiatzeko ohiko udalbatzarra izango da.
18:00etatin hasiko da bilkura eta irekia izango da, aforoa errespetatuz.
12 puntuko gai-zerrenda landuko da. Hauxe:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) Oiartzungo udalerrian uraren kudeaketa arautzen duen udal Erregelamenduaren hasierako onarpena.
3) Oiartzungo Udala eta Añarbeko Urak SAren arteko udal titulartasuneko hornikuntza-sistemen kontrol eta zaintza unitateari laguntzera bideratutako jarduerak egiteko kudeaketa-agindurako hitzarmenaren onarpena.
4) 2021 ekitaldiko Gestio Plana gauzatu ahal izateko Oiartzungo Udala eta Oarsoaldea SAren arteko lankidetza hitzarmenaren onarpena.
5) 2021 ekitaldiko Udal Zerga Ordenantzaren aldaketaren onarpena.
6) 2020 ekitaldiko Udal Aurrekontuaren Kontu Orokorraren onarpena.
7) 2022. urteko herriko jaiegun ofizialaren proposamena onartzea.
8) Oiartzungo ordezko bake epaile kargua betetzeko izendapen-proposamenaren onarpena.
9) Udal Aurrekontuko 05/2021 zenbakiko Kreditu Aldaketaren onarpena.
10) Beste ekitaldietako ordainagariak baliogabetzea.
11) Beste organoen jardueraren jarraipena.
12) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika