Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak eta Oiartzungo Udalak, Energia Argitu programaren baitan, elektrizitatearen faktura berriaren inguruan informatzeko on-line tailerra antolatu du ekainaren 23an, asteazkena, 18:00etan.
Tailer honen helburua ekainaren 1etik indarrean dauden elektrizitatearen faktura berriaren tarifei buruzko oinarrizko azalpenak ematea da. Gainera, tailerra herritarrei irekitako leihatila baten modukoa izango da, gai honi buruzko edozein zalantza galdetzeko eta hizlariak momentuan erantzun ditzan. Izan ere, elektrizitatearen erabilerarik intentsiboenak kontsumo handiko orduetatik at egitea bultzatzeko, eta sistema elektrikoa gehiago orekatzeko, jada indarrean den prezioaren sistema berriak ordu tarteetan oinarritutako prezioak dakartza, baita bi potentzia desberdin kontratatzeko aukera ere.
Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek aurretik izena ematea beharrezkoa da, ezinbestekoa baita aldez aurretik saiorako sarbidea jasotzea. Izena emateko honako bideak erabil daitezke:
Posta elektronikoa: argitu@gipuzkoa.eus
Telefonoa: 943 16 41 72/605 75 76 87
Informazioa: www.argitu.eus
Internetera sarrera izatearekin nahikoa da, ez da programarik deskargatu behar saioa jarraitzeko. Saioa euskaraz izango da baina aldibereko interprete zerbitzua edukiko du, horrela, nahi duenak gazteleraz azalpenak entzun eta galderak egiteko.
tailerrean sortzen diren galdera eta zalantzak txat bidez luzatu ahal izango dira eta, ahal den neurrian, saioan bertan entzungo dira. Denborarik emango ez balu, mezu elektroniko bidez erantzungo zaizkie galderak parte-hartzaileei.
Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresak txikiak...) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika