Bederatzi puntuko gai-zerrenda landuko da
Datorren asteazkenean (hilak 30), ekaineko ohiko udalbatzarra izango da. 18:00etan hasiko da bilera eta bederatzi puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek.
Hauxe:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) IZFE SAk Oiartzungo Udalari egingo dizkion informatika zerbitzuak zehazteko eta zerbitzuok egiteko era eta baldintzak zehazteko IZFE SA eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenaren onarpena.
3) Makutso Agroaldea Ekologikoa proiektua gauzatzeko Donostialdea-Bidasoako Behemendi Elkarteari enkargua egitea eta lankidetza-hitzarmena onartzea.
4) Geuretik sortuak egitasmoa gauzatzeko Udalbiltza Partzuegoa eta Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren onarpena.
5) Errotaurre eta Arraskue-Errota artean dauden 19.284 rta 19.286 erregistro zenbakiko finken desafektazioa onartzea.
6) 2021 urteko gestio plana aurrera eraman ahal izateko Oiartzungo Udala eta Oarsoaldea SAren arteko lankidetza hitzarmenean jasotako gastuaren zuzenketa.
7) Beste ekitaldietako ordainagariak baliogabetzea.
8) Beste organoen jardueraren jarraipena.
9) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika