10-25 urte arteko gazte oiartzuarrentzat antolatu dute ekimena Eskuttunek, Ttiriki-ttaukik eta Udalak
Ttiriki-ttauki (Elizalde Institutua) eta Eskuttun (Haurtzaro Ikastola) euskara batzordeek, Udalaren laguntzarekin, musikaren bidez euskara bultzatzeko ekimena sortu dugu.
Oiartzungo gazteen musika proposamenak jasotzeko galdetegi bat zabalduko da.
Galdetegi hau betetzeko ARAUAK hauek dira:
- 10 kantatik 8 euskaraz izango dira derrigorrez eta beste hizkuntzetan, gehienez 2.
- Parte hartzeko adina: 10-25 urte
- Proposamenak jasotzeko epea: 2021eko uztailaren 8tik 14ra
- Edozein arrazoirengatik mingarriak diren kantak baztertu egingo dira
Proposatzen diren abestiekin Oiartzungo Udako 10 kanta bozkatuenen zerrenda argitaratuko dugu Spotify plataforman.
Parte-hartzaileen artean bozgorailuak zozkatuko dira.
Galdetegia jasotzen dutenei, ahalik eta jende gehienarekin partekatzeko eskatzen zaie. Hemen lotura.
Informazio gehiago behar baduzue, jarri kontaktuan Euskara zrebitzuko Aitziberrekin (943 49 38 42/euskara@oiartzun.eus)
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika