Herriko 14 ekoizlek parte hartuko dute
HemenGuk Oiartzungo ekoizleek eta Udalak bertako produktuen bigarren azoka antolatu dute. Urriaren 2an, larunbata, izango da Kontzejupean (10:00etatik 14:00etara) eta 14 ekoizlek parte hartuko dute.
Oraingoan, azoka Oiartzungo lehenengo sektoreko ekoizleek osatuko dute eta gure herrian sortzen den elikagai aniztasuna ezagutzera emateaz gain, ekoizleen eta bezeroen arteko zuzeneko harremana eta elkar ezagutza bultzatzea da azokaren helburua.
Herritarrak azokara hurbildu, bertako ekoizleak eta produktuak ezagutu, eta herriko elikagaiak probatzera animatu nahi ditugu HemenGuk ekoizleek eta Udalak.
Parte-hartzaileen zerrenda:
- Aldako (txakolina)
- Arabolaza (eztigintza)
- Arraztalo (barazkiak)
- Elika (barazkiak)
- Gezamina elkartea (ogia eta sagardoa)
- Larremotx (gazta)
- Lekungarai (gazta)
- Momotegi (ahatekiak)
- Mucha kombucha (konbucha)
- Ogiaren Maitaleak elkartea (ogia)
- Pagoa (garagardoa)
- Papurrak (ogia eta goxoak)
- Txikierdi (arrautza ekologikoak)
- Zituene (pasta)
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika