Euskara sustatzeko trebakuntza-ikastaroak eskainiko ditu LANINek

Azaroaren 17a arte eman daiteke izena

Oiartzungo enpresa ttiki eta ertainetan euskara sustatu eta normalizatzeko LANIN egitasmoak langileei bi ikastaro egiteko aukera eskainiko die, dohainik.

Bata, telefonoz euskaraz hobeto hitz egiteko eta bestea, mezu elektronikoak euskaraz idazten trebatzeko izango da. 

Ikastaroak ez dira presentzialak izango, hau da, ikasleek plataforma baten bidez landuko dituzte edukiak eta konexio bat edo bi izango dituzte irakaslearekin. Ikastaroetan izena emateko epea hilaren 17an bukatuko da.

Ikastaroei buruzko INFORMAZIOA:

Telefonoz euskaraz hobeto aritzeko ikastaroa (A2-B1 mailak):

HELBURUA: Euskarazko deiak jasotzean nola jokatu ikastea eta hizkuntza-irizpideak ezagutzea.

EGUTEGIA: Azaroaren 22tik 26ra.

URRUNEKO SAIOAK: Azaroaren 23an eta 26an.

Izen-ematea: Hemen

Mezu elektronikoak (B2 maila)

HELBURUA: Mezu elektronikoak idazten trebatu. 

EGUTEGIA: Azaroaren 23tik abenduaren 2ra.

URRUNEKO SAIOA: Abenduaren 2a.

Izen-ematea hemen

Gehigarriak

Euskara sustatzeko trebakuntza-ikastaroak eskainiko ditu LANINek