Zinegoak jaialdiko filmak ikusteko aukera, Oiartzunen

Hilaren 10ean eta 11n izango dira emanaldiak

Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia datorren astelehenean (hilak 7) bukatuko da. Aste horretan bertan, film laburren sailean parte hartzen ari diren lan onenak eta iaz Publikoaren saria jaso zuen film luzea Oiartzunen ikusteko aukera izango dugu.

Hilaren 10ean (osteguna) eta 11n (ostirala) izango dira emanaldiak, dohainik, udaletxeko areto nagusian (19:00etan).

Osteguneko saioan sei film labur ikusteko aukera izango da: Les filles ne marchent pas seules la nuit; Elsa; 17 minutos con Nora; No deberías; Berak baleki eta To the future, with love.

Ostiralean, aldiz, film luze bat emango da: Angeles Cruz zuzendari mexikarraren Nudo mixteco. Lehenengo aldiz emango da Oiartzunen Zinegoak-en erakutsitako film luze bat. 

Film guztiak jatorrizko hizkuntzan emango dira, euskarazko azpitituluekin.

Gehigarriak

Zinegoak jaialdiko filmak ikusteko aukera, Oiartzunen