Martxoaren 15a Kontsumitzaileen Eskubideen Eguna da eta Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak gogorarazi nahi du garrantzitsua dela kontsumo-ekintzak arduratsuak eta kontzienteak izatea. Kontsumitzaile gisa ditugun eskubideei buruzko informazioa jaso behar dugu, baina garrantzitsua da, halaber, arduraz jokatu behar dugula ez ahaztea.
Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak herritarrei bederatzi ohitura erraz eta eraginkor gogorarazi nahi dizkie:
1) Kontsumitzeko erabakia hartu aurretik hausnartzea. Benetan beharrezkoa den baloratzea.
2) Aldez aurretik informatzea, arazoak saihesteko.
3) Kontratua edo kontratazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eskatzea eta gordetzea. Kontratuarekin lotutako publizitatea ere gorde behar da.
4) Fakturak eskatu, egiaztatu eta gorde.
5) Aldian-aldian kontuak berrikustea, dena ondo dagoela egiaztatzeko (batez ere aldaketaren bat egin badugu).
6) Internet bidezko erosketetan, egiaztatu enpresaren kokapena, harremanetarako modua, erosteko eta itzultzeko baldintzak.
7) Kontuz Instagramen edo beste sare sozialetan agertzen diren iragarkiekin edo eskaintzekin, Whatsapp bidezko salmenta egiten duten ustezko enpresak eta ordainketa gisa transferentzia bat eskatzen dutenak.
8) Arazorik izanez gero, momentuan erreklamatu, denbora pasatzen utzi gabe.
9) Erreklamatu, jasota gera dadin. Telefonoz egiten badugu, gorabehera-zenbakia eskatu behar dugu.
Miguel Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak adierazi du aurreko urtean 1.559 pertsonari arreta ematen zitzaiela Oarsoaldearen Kontsumo Bulegoan eta tramitatu ziren 271 erreklamazioetatik %71,6 konpondu zirela.
Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoarekin harremanetan jartzeko:
Telefonoa: 943 510 111
Posta elektronikoa: kontsumo@oarsoaldea.eus
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika