Martxoaren 29tik apirilaren 8ra
Landetxeko udal eraikin berrian, kultur aretoarekin eta euskalgintzaren gunearekin batera, adinekoentzako gune berria ere izango da (lehenengo solairuan). Espazio horrek nolakoa izan behar duen definitzen ari da Udala adinekoekin aritzen diren herriko eragileekin elkarlanean (Gazte Izanak; Killirikupe; Duintasuna pentsionistak; HELTA; Torri Gukin; Bide Lagun; Petra Lekuona zaharren egoitza eta Aiton-etxe eguneko zentroa).
Hala ere, 60 urtez goitiko oiartzuar guztien iritzia eta beharrak jaso nahi dira. Hori dela eta, martxoaren 29tik apirilaren 8ra auzoz auzo bilerak antolatu dira. Ordu eta erdiko saioak izango dira eta herritarren iritziak jasotzeaz gain, Landetxeko udal eraikinaren inguruko xehetasunak ere emango dituzte horietan udal ordezkariek.
Landetxeko espazio berriak zer izan behar duen eta zein jarduera gauzatzea nahiko luketen adinekoen komunitateak berak proposatzea nahi du Udalak, 60 urtez goitiko oiartzuar denek eurena den tokia dela senti dezaten.
Adin horretan dauden herritar guztiei gutun bidez gonbidapena bidali die Udalak. Izan ere, euretako bakoitzaren ekarpenak eraikiko du etorkizuna.
Bileretan parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, baina jakinaraztea eskertuko litzateke. Horretarako, Oiartzungo udaletxera jo, 680 497 090 telefonora deitu edo igarmendia@batbitahiru.eus-era idatz daiteke.
BILEREN EGUTEGIA:
Martxoak 29, asteartea:
ALTZIBAR
Tokia: Olatxo lokala
Ordua: 10:00, euskaraz/17:00, elebitan
Martxoak 31, osteguna:
ERGOIEN, GURUTZE eta KARRIKA
Tokia: Auzokalte elkartea (Ergoien)
Ordua: 17:00, euskaraz
Apirilak 1, ostirala:
UGALDETXO
Tokia: Isastiko auzo lokala
Ordua: 10:00, euskaraz
ARRAGUA
Tokia: Aldeguna elkartea
Ordua: 17:00, elebitan
Apirilak 5, asteartea:
ITURRIOTZ
Tokia: Argiñeneko auzo lokala
Ordua: 17:00, euskaraz
Apirilak 8, ostirala:
ELIZALDE
Tokia: Udaletxeko areto nagusia
Ordua: 10:00, euskaraz/17:00, elebitan
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika