Bazterrak Txukuntzen auzolana Karrika auzoan, igandean

Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak eta Udalak auzolanerako deialdi beria egin dute: igande honetan, hilak 15, Karrika auzoan. 

Hitzordua 09:30ean izango da, auzoko plazan. Karrikako bazterretan botatako hondakinak biltzea da helburua, auzoa txukuntzeaz gain hondakinen arazoaren inguruko sentsibilizazioan eragiteko.

Hamaiketakoa izango da hurbiltzen diren herritarrentzat. Bazterrak Txukuntzen auzolanaren hirugarren saioa izango da: aurretik, Elizalde eta Gurutze auzoetan egin baitira garbiketa saioak. Ekainean, Ergoienen izango da auzolana. 

Gehigarriak

Bazterrak Txukuntzen auzolana Karrika auzoan, igandean