Espezie berezi hau ezagutzea da helburua, haren bizimodura Aitor Lekuona adituaren eskutik gerturatuz
Haritz eta pago zaharrez osatutako gure baso zabaletan okilak bizi dira urte guztian zehar, baina udaberria da habiak egiteko sena pizten zaien garaia. Gehienetan, enborretako eremu altuenetan egiten du bikote bakoitzak zuloa babesleku aproposa eraikitzeko asmoz eta bertan txitatzen dituzte arrautzak. Baina zuhaitz-txori erlazio horretan okila ez da etekina ateratzen duen bakarra, naturan hainbeste ematen den sinbiosian bizi baitira biak. Izan ere, moko fin, mingain luze eta buru-hezur lodiari esker, okila zuhaitz zaharrei garbiketa eta mantenu lanak egiteko gai da.
Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak hiru saio antolatu ditu natura-parkeetan hegazti hauen inguruan gehiago jakitera emateko asmoz (Aiako Harrian, Pagoetan eta Aralarren). Azken saioa Oiartzunen, Arditurri parketxean, egingo da maiatzaren 29an (igandea) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Aitor Lekuona Alzugaray aditua izango da okilen inguruko hitzaldiaren eta ibilaldiaren gidaria. Espezie berezi honi buruzko infomazio guztia Arditurri parketxean eman ostean, ibilaldi labur bat egingo da haien jantokietaraino, aukera balego hegaztia entzun eta ikusteko.
Solasaldi eta ibilaldi hauetan parte hartzeko leku mugatua dago, beraz, aurrez erreserba egitea nahitaezkoa da. Prezioa 5 eurokoa da pertsonako. Jarduera 11:00etaan hasiko da eta bi ordu inguru iraungo du. Prismatikoak eramatea gomendatzen da. Saioa euskaraz izango da.
Informazioa eta erreserbak:
Telefonoa: 943 49 50 69/688 895 068
E-maila: arditurri@gipuzkoanatura.eus
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika